DISTANTZIA: 50 km; eguneko 17 km gutxi gorabehera
TALDEA: 10 – 12 lagun, 2 gidarik eta porteadoreak lagundurik
IRAUPENA: 3 egun / 2 gau
LABURPENA: Tolosan hasi eta amaituko dugu oinezko ibilbide zirkular hau. Bertara kotxez edo trenez iritsi gaitezke. Ernio mendi ezaguna inguratzen duten zortzi herriak ezagutzeko aukera izango dugu; izan ere, Erniok, herri horiek banandu ordez, batu egiten ditu. Besteak beste, toki hauetatik igaroko gara: Urkizu, Lizarbakarra, Hernialde, Alkiza, Larraul, Asteasu, Arizterrazu, Aia, Iturriotz, Zelatun, Errezil, Bidania-Goiatz eta Albiztur.
Itsasotik gertu dagoen 1.000 metro pasako mendi hau gure bizimoduaren aldaketaren lekuko zuzena izan da. Erniopean, bat egiten dute garai bateko nekazaritza-guneek eta egungo industria-guneek. Gure bira honetan ikusi eta ikasi ahal izango dugu nola batak bestearen beharra izan duten aurrera egiteko, eta nola aldatu diren bai herriak eta bai herriotako biztanleen bizimoduak.
PREZIOA:
Gazteak: 140 €
Helduak: 155 €
Osasun neurriak direla eta, bakoitzak bere motxilan eraman beharko ditu arropa, lo-zakua, esterilla, kantinplora, kubiertoak, platera, nezeserra, maskarak eta eskuetako higienizatzailea. Horiek norberak bereak eraman beharko ditu, eta ezingo zaizkie lagunei utzi. Gutxi gorabehera, bakoitzak 7-8 kg eramatea aurreikusten dugu.
Gainerakoa porteadore batek eramango du: kanpamentua muntatzeko materiala, janaria, sukaldeko tresneria, botikina…
DATAK:
Uztailak 27-29: gazteak (14-18 urte)
Uztailak 31 – abuztuak 2: helduak
Abuztuak 24-26: gazteak (14-18 urte)
Abuztuak 28-30: helduak