DISTANTZIA: 95 km; eguneko 15 km gutxi gorabehera

TALDEA: 10 – 12 lagun, 2 gidarik eta porteadoreak lagundurik

IRAUPENA: 6 egun / 5 gau

LABURPENA: Ordizian hasi eta amaituko dugu oinezko ibilbide zirkular hau. Bertara kotxez edo trenez iritsi gaitezke. Aratz-Aizkorri eta Aralarreko Parke Naturaletan barrena ibiliko gara, tartean Idiazabal, Zerain, Mirandaola, Brinkola, Arantzazu, Urbia, San Adrian, Otzaurte, Etzegarate, Lizarrusti eta Eniriotik igarota. Bidean, horiez gain, ezezagun bezain ikusgarri diren txokoak ere erakutsi nahi dizkizuegu.

Ibilbide honetan, bailara bat baino gehiago zeharkatuko dugu. Elkarrengandik oso gertu ikusiko ditugu artzantza eta nekazaritza eta meatzaritza eta burdingintza, Idiazabalgo gaztaren interpretazio-zentroan eta Mirandaolan ikusiko dugun bezala. Arantzazuko santutegira ere iritsiko gara; ospe handiko santutegia da, erromes askoren helmuga eta arte sakratu garaikidearen erakusgarri bikaina, baita euskara batuaren sorlekua ere. Azken etapan, Lazkao Txiki bertsolari handiaren jaiotetxetik igaroko gara.

PREZIOA:

Gazteak: 285 €

Helduak: 305 €

Osasun neurriak direla eta, bakoitzak bere motxilan eraman beharko ditu arropa, lo-zakua, esterilla, kantinplora, kubiertoak, platera, nezeserra, maskarak eta eskuetako higienizatzailea. Horiek norberak bereak eraman beharko ditu, eta ezingo zaizkie lagunei utzi. Gutxi gorabehera, bakoitzak 7-8 kg eramatea aurreikusten dugu.

Gainerakoa porteadore batek eramango du: kanpamentua muntatzeko materiala, janaria, sukaldeko tresneria, botikina…

DATAK:

Uztailak 20-25: helduak

Abuztuak 10-15: helduak

Abuztuak 31 – irailak 5: gazteak (14-18 urte)

Egutegia_Gaztaren ibilbidea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: