DISTANTZIA: 75 km; eguneko 15 kilometro gutxi gorabehera

TALDEA: 10 – 12 lagun, 2 gidarik eta porteadoreak lagundurik

IRAUPENA: 5 egun / 4 gau

LABURPENA: Tolosan hasi eta amaituko dugu oinezko ibilbide zirkular hau. Bertara kotxez edo trenez iritsi gaitezke.

Lau urtetik behin antolatu ohi da 14 orduko ibilaldia. Aurtengoa bertan behera geratu da, COVID-19a dela eta. Egun bateko erronka izan ohi dena bost eguneko gozamen bilakatzearen alde egin dugu, garai bateko mendizaletasuna gogoan. Gainera, Amezketatik Tolosarako bidea ere, asfaltoa saihestuz, mendiz egingo dugu.

Besteak beste, toki hauetatik igaroko gara: Uli, Azpirotz, Lekunberri, Iribas, Ata bailara, San Migel, Igaratza, Arritzaga, Amezketa, Zarateko Lepoa, Arterreka eta Altzo.

Gipuzkoako eta Nafarroako lurretan barrena ibiliko gara. Bide horiek erakutsiko dizkigute garai bateko kontrabandista eta mikeleteen historia eta istorioak. Hainbat pertsona ezagunen bizitzaren berri ere izango dugu, hala nola Pernando Amezketarra eta Altzoko Aundie; haiek lagunduko digute gure herriaren iragana ezagutzen, meatzaritzatik hasi, karlistadetatik pasa eta industrializaziora iritsi arte. Ezin ahaztu, noski, Aralarko artzainak eta Historiaurreko megalitoen aztarnak ere.

PREZIOA:

Gazteak: 240 €

Helduak: 255 €

Osasun neurriak direla eta, bakoitzak bere motxilan eraman beharko ditu arropa, lo-zakua, esterilla, kantinplora, kubiertoak, platera, nezeserra, maskarak eta eskuetako higienizatzailea. Horiek norberak bereak eraman beharko ditu, eta ezingo zaizkie lagunei utzi. Gutxi gorabehera, bakoitzak 7-8 kg eramatea aurreikusten dugu.

Gainerakoa porteadore batek eramango du: kanpamentua muntatzeko materiala, janaria, sukaldeko tresneria, botikina…

DATAK:

Abuztuak 3-7: helduak

Abuztuak 17-21: gazteak (14-18 urte)

Irailak 7-11: helduak

Egutegia_Aralarko buelta

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: