2-11

Zumardia Elkarteak eta Nairobitarrak elkarlanean prestatu dugu aurtengo udako eskaintza.

Iaz egin genituen mendi-ibilaldi labur bezain eder batzuk, eta aurten, salbuespeneko osasun-egoera dela eta, gure lurra eta paisaiak ezagutzen jarraitzea pentsatu dugu. Hain eskura izan, eta sarritan gutxi xamar baloratu izan ditugu gure inguruak; zenbat mendi-bide, txoko, jende eta bizimodu ezberdin ezagutzeko!

Beraz, ez ditugu kilometrotan eta ordutan bakarrik neurtuko gure ibilaldiak. Jakin-minez gainezka prestatu ditugu, eta saiatu gara kulturaz, historiaz eta istorioz, eta bitxikeriaz janzten.

Taldearekin batera ibiliko garen bi gidariak ibilbide bakoitza mimoz prestatzen aritu gara azken asteotan. Lotarako toki egokiak, iturriak, logistika, deposituak uzteko guneak… planifikatu ditugu, eta, horrez gain, ibilbide bakoitzaren historia landu dugu.

Egutegian ikusiko duzuen bezala, hiru ibilbide jarri ditugu aukeran, eta adinaren arabera banatu ditugu taldeak, gazte zein helduek egiteko egokiak direlakoan. Lagun artean, familian, bikotean nahiz bakarrik eman daiteke izena. Gainera, badakizue moldagarriak garela bai gu eta bai gure eskaintza ere.

Ibilbideek ez dute zailtasun tekniko berezirik, eta garai bateko mendizaletasunaren erritmora egiteko pentsatuak daude. Egunean 4-5 orduko etapak aurreikusi ditugu, 7-8 kg-ko motxila banarekin egiteko. Osasun neurriak direla eta, bakoitzak bere motxilan eraman beharko ditu arropa, lo-zakua, esterilla, kantinplora, kubiertoak, platera, nezeserra, maskarak eta eskuetako higienizatzailea. Horiek norberak bereak eraman beharko ditu, eta ezingo zaizkie lagunei utzi.

Gainerakoa porteadore batek eramango du: kanpamentua muntatzeko materiala, janaria, sukaldeko tresneria, botikina…

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, idatzi edo deitu telefono hauetara:

Josu: 669 022 215

Iker: 685 709 287

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: