Eskozia, 2013 Aste Santua

Scroll down to content

Eskoziako bidaia bi astetakoa izan da. Martxoak 24 gauean atera ta Apirilak 7 an bueltatu gea. Furgonetakin jun ta bueltatu gea taldeko bederatziak.

Frantzia osoa gurutzatu eta itxasoz pasa ginen Ingalaterrara. Han Brigthonen geratu ta pintxo potea egin genuen furgonetako gauzekin, zerbait pikatu, zatotik ardo pixkat edan eta iparraldera jo genuen Holy Island aldera. Itxasoa jeitxi zai egon behar izan genuen furgonetakin beste aldera joateko eta pena merezi izan zuen. Isla magikoa benetan, gaztelua mendi punta baten gainean eta eliza ikusgarri bat bixitatu genituen. Goruntz egin eta Edinburgora jo genuen. Bertako parte zarra, museo, parlamentu eta pubak ikusi ta egun pare bat egin genituen bertan. Hiri zoragarria benetan.

 

eskozia_11 eskozia_14 eskozia_16eskozia_10eskozia_2eskozia_9

 

Hurrengo geldialdia, “Rosslyn Chappel”, masoientzako kapilla eta kripta sakratuak  eta “Código Da Vinci”n agertzen den kodigo eta misterioz betetako eliza famatua. Pena merezi izaten du, pelikuletan ikusi aurrena eta gero bertara joan eta gogoratu aurretik ikusitakoak.

Saint Andrews, garai bateko katedral haundieneko ruinak ikusi genituen ondoren, mazmorrak bixitatzeko ahalmena duen gaztelua eta Eskoziako garai bateko unibertsitate haundi eta garrantzitsuena ere ikusi genituen. Tunika gorriz jantzitako ikasleak zeremonia erligioso batean murgilduta zeuden.

Goruntz, Pitlocryn, salmoiak pasatzen diren erreka zabala ikusi eta Invernessera joan ginen, Highlandsen hiriburua. Hiria bixitatu eta mendi buelta bat egin genuen, izoztutako lakuen gainetik ibili eta bertatik Ness lakurantz jo genuen ( ez genuen Nessiren arrastorik ikusi?) .

Oraingo hontan Ben Affric eko mendi eta lakuez disfrutatu, eta Sky irlara joan ginen. Hemen mendi buelta bat eman genuen, Portress hiriburua ezagutu, bertako giroaz murgildu eta bidaian gehiegi gustatu zitzaiguna zetorren ondoren, Juan artzaia bixitatzera jun ginen. Bilboko Juan, mundu guztian bidaiatu ta orain laku eder baten ertzean bizi dena, emazte, seme eta 500 ardiekin. Traktore zahar batekin etorri zen gure bila, lakuko bazter baten gainetik pasatu ahal izan genuen, eta bere etxean egon ginen, bere bizitzako kontuak entzuten.

eskozia_5  eskozia_4eskozia_7

Hemendik, argazki eta postal guztietan azaltzen den “Eileen Donan Castle” bixitatu genuen, eta honekin Eskoziako famili boteretsu, errege eta erreginen zikloa ,bertako historiaren parte bat hobeto ezagutu ahal izan genuen.

Hurrengo txanpa Glasgowra egin genuen eta bertatik poliki poliki etxeruntz.

Eskozia izugarri gustatu zaigu, mendi, ardi eta lakuz beteriko lurraldea, irla eta gende humillez jantzia; eta zortea izan deu, naiz eta urtetan egin duen hotzik haundiena tokatu, eguzkia eduki degu lagun ia egunero.

Hala ere, eta denok berdin pentsatzen degula uste dut, taldea izan da hoberena, oso ondo konpondu gea, kiloka par egin degu ta pilak berrituta etorri gea gurean bezela mendiz inguratutako lurralde berde zoragarri honetatik.

eskozia_1eskozia_13eskozia_3 eskozia_8eskozia_15 eskozia_17

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: